XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal hiztegi adarjolea
AHO BATEZ: Alderdi politiko baten militantziaren hitzegiteko modua.

AHOBIZAR: Azken deskubrimenduek diotenez, izarrek bi aho omen dituzte, bat zu irensteko, eta, bestea, korroskada egiteko otsoak esango lukeen bezala.

AHOSABAI: LAIArekin gertatzen den bezala, bi eratako ahotsak daude: Ahosabai, eta ahosaez.

AHOSA: Aho, S. A., Busca Isusiren gozagaia.

AHOZPEZ: Ahoa arrainez beterik duzunean.

AIEKA: EKAkoek min hartzen dutenean, ai! esaten dutela adierazteko.

AIETA: Carrerok fetxa hauetan esan zuena.

AIREPORTU: Puzkarrak botatzeko tokia.

AIREAN EGON: Aurrekoaren ondorio usaintsua.

AIREUNTZI: Komuna.

AITABESOETAKO: Vide, aitapsoetako.

AITAPSOETAKO: Indalecio Prietoren gerra-izena.

AITAGAI: Gay baten egoera normala.

AITAGINARREBA: Aitagianaiaren arreba.

AITAIDE: Gazte batek bere aitarengandik emantzipatu nahi duenean, hala esaten du: Aita, aide!.

AITALEHEN: Bietan ezezagunena, beti bigarrena geratzen baita aita izenaz, lehena benetakoa bada ere.

Beste modu batetara, butaneroa.

AITASO: Aitari, asto bat denean, esaten zaiona.

AITAZULO: Aitaren aireportua.

Vide, aireportu.

AITZINORGASMO: Ekintzik gabeko orgasmoa, asmo bai baina egiterik ez.

Ametsetan ez bada, behintzat.